Montehermoso Kulturunea eta Jone Elorriagaren proiektu artistikoa
Montehermoso Kulturuneak ‘Aldi horietatik guztietatik’ izeneko erakusketa aurkeztuko du irailaren 13ra arte. Jone Elorriaga, artista bizkaitarrak, giza harreman, konfiantza eta laguntza sareei buruzko hausnarketa artistiko bat eskainiko du.
Joan den goizean Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak, artistarekin batera, erakusketaren berri eman zuen. Erakusketa Montehermosoko Proiektu Artistikoen Ekoizpenerako Laguntzen Deialdian hautatua izan da, eta egun, bertako sorkuntza garaikidea bultzatzeko helburuarekin antolatu diren lau ekimenen artean dago.
Erakusketa honen bitartez, Jone Elorriagak giza harremanetan aurki ditzakegun arazo eta erronken inguruan lekukotasunak uztartu nahi ditu, laguntza, segurtasun edo oreka bezalako kontzeptuak aztertuz.
Erakusketak ikusi nahi duen publikoa, gizartean emakumeek eta gizonek batzen duten indarra eta harreman sareen garrantziaz hausnartzera gonbidatuko ditu.




