Foru Gobernuaren Kontseiluaren azken erabakiak
Arabako Foru Aldundiak milioi bat euro baino gehiago bideratuko ditu baso-suteen prebentzioa eta itzalketa indartzeko. Bestalde, Zadorrako Ibilbide Berdearen obrak lizitatuko dira Langraiz Okak Trebiñurekin muga egiten duen tartean.
Gainera, lurraldean gaikako bilketa indartzeko puntu berde mugikorraren zerbitzua esleitu da. Horrekin batera, 279.000 euroko dirulaguntza eman zaie 44 elkarteri, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzen duten proiektuentzat.
Enpresek nazioartekotzea eta lehiakortasuna sustatzeko 225.000 euro bideratuko ditu Foru Aldundiak eta Arabako Ganberak. Bestalde, Arabako udalen turismo sustapena eta eskaintza indartzeko 70.000 euroko laguntza emango da.
Azkenik, bulego tekniko berrietan efizientzia energetikoa hobetzeko 300.000 euro inbertituko dira, eta Arabako Errioxako Kuadrillarekin lehen hitzarmen egonkorra sinatuko da lurraldean berdintasun politikei bultzada emateko.
