Vitoria-Gasteizek Helmuga Turistiko Adimendunen VIII. Topaketa antolatu du
Ekainaren 1etik 3ra, Vitoria-Gasteiz helmuga turistiko adimendunen kudeatzaileen topaketa ospatu da, SEGITTUR erakundeak antolatuta. Topaketa hau Europako Biltzar Jauregian egin da eta Espainiako ehun helmuga turistiko baino gehiagotik iritsitako 185 profesional biltzen ditu. Lehen egunean, esperientziak partekatzeko eta sektorearen erronkak aztertzeko aukera izan dute, “Helmugak egiten dituzten pertsonak. Turismoa eraldatzen duen adimena” lelopean.
Topaketaren hitzaldietan parte hartu dute Jakes Agirrezabal Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak, Ana Muñoz Industria eta Turismo Ministerioko Turismo Politiketako zuzendariak, Cristina González Arabako foru diputatuak, María Nanclares Gasteizko zinegotziak eta Enrique Martínez SEGITTUReko presidentearen hitzaldiak izan dira.
Eguneko hitzaldi eta eztabaida-mahaiak jasangarritasun turistikoa, gobernantza, berrikuntza publikoa, turismoan adimen artifiziala eta Helmugen Plataforma Adimendunaren ingurukoak izan dira. Azken egunean, Maider Etxebarria Gasteizko alkateak, Cristina González foru diputatuak eta Javier Hurtado sailburuak ekitaldi amaierako hitzaldian parte hartu dute.
Horrela, Euskadik helmuga adimendunak izateari eusten dio; izan ere, helmugak kudeatzeko gaitasuna bertako biztanleen eta bisitarien esperientzia hobetzeko funtsezko faktorea da. Azkenik, agintariek bisita instituzional bat burutu dute, Europako finantzaketaren bidez garatutako proiektu ezberdinetara.
