Eusko Jaurlaritzak laguntza berriak onartu ditu
Gaur, Gobernu Kontseiluan onartutako dekretu berri batek seme-alabak hazteak sortzen dituen zailtasunak arintzeko helburua du. Neurri hauek, familien eta haien kideen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko politikaren parte dira.
Laguntza hauen helburua, seme-alabak dituzten familia guztiei gutxienezko baliabideak bermatzea da, haurren pobrezia saihestu eta jaiotza-tasa sustatzea. Esku-hartze hau gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin Euskadin erroldatuta dauden pertsonei zuzenduta dago.
Neurri berriaren ezaugarriak
- Hileko 200 euroko laguntza 4 urtera arte luzatuko da.
- 100 euroko laguntza 4 eta 7 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat izango da.
- Harrera-familiek hilean 100 eta 200 euroko laguntzak jasoko dituzte.
Neurriak 2026ko urtarrilaren 1era arte atzeraeragingarria izango da. Beraz, iraganeko egoerak ere aintzat hartuko dira
Hurrengo 4 urteetarako 85,8 milioi euroko inbertsioa egingo da
