Santa Maria Katedralean zuzeneko musika eskaintza
Gasteiz, 2026ko maiatzaren 28a. Santa Maria Katedrala Fundazioak gaur goizean aurkeztu du “Kontzertuan eta irekita” zikloaren edizio berria. Musika hitzorduak uztailaren 17an eta 18an, eta irailaren 4an eta 5ean izango dira, Elizpean, 20:00etan hasita.
Edizio honetan, Quique Gonzalez, Andres Suarez, Kuttune eta Julie Rouault izango dira protagonista. Kontzertuak parte-hartze handiko esperientzia bilakatzen dira, publikoarekin konexio estua lortuz.
Abonamenduak eta sarrerak gaurtik aurrera salgai daude. Lau kontzertuetarako abonamendua 50 €-ren truke eskuratu daiteke, eta sarrerak ekainaren 22tik aurrera izango dira eskuragarri.
