Irudika Egonaldiak programaren erakusketa
Gasteiz, 2026ko maiatzaren 26a – Varya Yakovleva, ilustratzaile errusiarrak bere lanetan erbestealdiaren eta desplazamenduaren gaia jorratzen du. Bestalde, Rocío Álvarez, valentziar animatzaileak algoritmoen eta sare sozialen mezuen saturazioari buruzko kezkak azpimarratzen ditu. Bi artista hauek bi hilabete eta erdiz lan egin dute Angoulèmeko Maison des Auteursen, Mexikon eta Bilbaoarte fundazioan.
Erakusketak ikusgai jarriko du bi artistek egindako materiala, baita egonaldian sortutako materialak ere, liburuxka-zirriborro, ilustrazio eta beste hainbat lan. Erakusketa maiatzaren 26an hasi zen eta ekainaren 26ra arte Kordoi Etxean egongo da irekita. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara.
