Foru Gobernuaren Kontseiluak onartutako gaien laburpena

logosB

Foru Aldundiak onartutako inbertsio berriak

Arabako Foru Aldundiak 2,95 milioi euro bideratuko ditu toki entitateetako obra txikietarako eta auzo-jardueretarako. Horrez gain, 665.000 euro inbertituko dira salgaien garraioa ikuskatzeko baskula berri batean. Azkenik, bi pantaila akustiko jarriko dira aurten N-622 errepidean, Arangiz inguruan.