Eusko Jaurlaritzak 592.000 eurorekin lagunduko ditu arte plastiko eta ikusizkoen jarduerak

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak arte plastikoen eta ikusizkoen alorrean

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran onartu du 2026ko ekitaldiko dirulaguntza deialdia, arte plastiko eta ikusizkoen sektorea indartzeko. Guztira, 592.000 euro jarriko dira deialdi honetarako, eta aurreko legegintzaldiaren hasieratik %23ko igoera izan du honen aurrekontuak, Euskal Arte Sistema berreskuratzeko helburuarekin.

Laguntzak modalitate desberdinetan eskaintzen dira:

Interesatuek hilabeteko epea izango dute laguntzak eskatzeko, epea hasita egongo da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertzen den egunean. 2025eko deialdian, guztira 68 proiektu lagundu ziren, besteak beste sustapen-zabalkuntzaren eta sorkuntza-ekoizpenaren modalitateetan.