Arabako Foru Aldundiaren aurrekontu parte hartzaileak martxan
Arabako Foru Aldundiak, 2027ko parte hartze prozesuaren deialdia amaitzeko, aurrekontu parte hartzaileak berriz abiarazi ditu. Hauek proposamenak aurkezteko eta proiektu hautagarriak bozkatzeko egutegia eta formularioak onartzen dituen 25/2026 Foru Agindua argitaratu du Arabako Lurrealde Hisatorikoaren Aldizkari Ofizialean. Herritarrek maiatzaren 8ra arte proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, eta ekainaren 22tik uztailaren 22ra bitartean herri bozketan parte hartu.
Foru erakundeak adierazi duenez, deialdi honek demokrazia parte hartzaile baten funtzionamendua sendotzen du, Arabako herritarrei politika publikoen diseinuan, erabakiak hartzen eta gauzatzen protagonismoa emanez. Prozesu honen bidez, arabarrek haien udalerrien behar eta lehentasunak helarazi ahal izango dituzte, eta gizarte babes handiena hartzen duten ekimenak sartu ahalko dira Foru Aldundiaren urteko aurrekontuan.
Lehen deialdia 2022an burutu zen, eta edizio berri honek parte hartzailearen gida praktiko berri bat aurkeztu du, prozesua eta parte hartzea errazteko. Proposamenak jasotzeko fasea maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik, ondoren maiatzaren 19ra arte iragazteko fasearekin jarraituz. Maiatzaren 20tik ekainaren 12ra bitartean balorazio teknikoa eta ekonomikoa egingo da.
Proiektuen zerrenda ekainaren 15ean argitaratuko da, eta herri bozketaren fasea ekainaren 22tik uztailaren 22ra egingo da. Bozketaren emaitzak, irailaren 22an jakinaraziko dira, eta ondoren, herritarrei itzultzeko fase bat irekiko da irailaren 23tik azaroaren 20ra. Proposamenak erregistro fisiko edo elektroniko bidez aurkeztu ahal izango dira, eta informazio guztia Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Irekiaren Atarian egongo da eskuragarri.
Arabako Aldundiak lurraldeko herritarrak, elkarteak eta erakundeak animatzen ditu prozesuan aktiboki parte hartzera, beren proposamenekin Araba kohesionatuagoa, iraunkorragoa eta lurraldearen lehentasun sozialekin lerrokatuagoa eraikitzen laguntzeko.



