Eusko Jaurlaritzak LANHITZ deialdi berri bat iragarri du
Eusko Jaurlaritzak 2.500.000 euroko dirulaguntza bideratuko du aurten, lehen aldiz, sektore pribatuan euskararen erabilera eta presentzia indartzeko asmoz. Aurtengo laguntzen eskaintza iazkoa baino %13,6 handiagoa da.
Sektore pribatuan euskara indartzeko lau motatako proiektuak lagunduko dira:
- Lehenengo multzoa: 250.000 euro euskara planik ez duten entitateentzat, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko.
- Bigarren multzoa: 200.000 euro euskararen egoeraren diagnostikoa eta euskara plana sortzeko.
- Hirugarren multzoa: 1.300.000 euro euskara planak izanik, euskararen erabilera sustatzeko proiektuak garatzeko.
- Laugarren multzoa: 750.000 euro euskara proiektu estrategikoak garatzeko, euskara kudeaketan maila aurreratuan egonda.
Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.



